Donostiako zein Probintziako ekitaldi esanguratsuenetan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia urtero irailaren bigarren hamabostaldian antolatzen da. Lehen edizioa 1953ko irailaren 21ean izan zen eta gaur egun estatuan oihartzun gehien lortzen duen kultur-ekitaldia da.
www.sansebastianfestival.com

DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA
Donostiako Musika Hamabostaldia 1939tik urtero, abuztuan, ospatzen den musika klasikoko jaialdia da. Egitarauak ehun kontzertu eta ikuskizun baino gehiago eskaini ohi du, Donostiako hainbat tokitan egindakoak.
www.quincenamusical.eus

JAZZALDIA
Heineken Jazzaldia uztaileko hirugarren astean egiten da, urtero. 1966 urtean sortua, ehun kontzertu inguru antolatzen ditu hirian zehar eta dozena bat eszenatokietan.
www.heinekenjazzaldia.eus

DONOSTIAKO ARTE ESZENIKOEN JAIALDIA
1988an izan zen lehenengoa, eta gaur egun erreferente argia bihurtu da estatu osoko arte eszenikoetako profesionalentzat. Feriak arte eszenikoen merkatua bizkortzen laguntzea du xede nagusi, eragileak harremanetan jarriz eta azken antzerki sorkuntza aurkeztuz, arreta berezia eskainiz Euskal Herriko konpainiak bultzatzeari.
www.dferia.eus